
Euskal Herriko artzaintza: lurra, ardia, herria
Antolatzailea:

Babeslea:

%100 online
Web plataforma 24 orduz eskuragai
Etengabeko tutoretza
Egitaraua - 15 ordu
1. Ikastaroaren aurkezpena eta laburpena: helburuak eta egitura orokorra.
2. Artzaintzaren historia eta bilakaera Euskal Herrian.
3. Euskal Herriko artzaintza ereduak: trastermitantzia, trashumantzia eta baserritik gertuko artzaintza estentsiboa.
4. Bertako ardi arrazak eta ingurunera egokitzea.
5. Baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta larreen aprobetxamendua.
6. Balio erantsi handiko elikagaien ekoizpena (gaztak, haragia, artilea, etab.) eta kultura eta gastronomiarekin lotura.

Aritz Ganboa de Miguel
Aritz Ganboa artzaina eta gaztagilea da, bere anaia Xabier eta lehengusu Aitorrekin batera, eta 15 urte baino gehiagoko ibilbidea du artzaintzan eta kalitatezko elikagaien ekoizpenean. Arantzazuko Artzain Eskolan ikasia da, eta Euskal Herriko artzaintza herrikoian sakondu du, baliabide naturalen erabilera jasangarria sustatuz.
Horrez gain, INTIAk antolatutako ikastaroen bidez Alejandro Ibarraren eskutik artzain txakurren heziketan trebatua da.
Bere prestakuntza osatzeko:
- Artzaintza birsortzailean oinarritutako sistemetan trebatu da, besteak beste Alina de Castrorekin.
- Bioongarrien prestakuntza jaso du Jairo Restrepo-rekin.
- Obsalim animalien behaketa metodoa jaso du Iparraldeko BLE elkartearen bidez.
Gaur egun, Albi Gaztak artzain eta gaztagile proiektuko kide da, Xabier anaiarekin eta Aitor lehengusuarekin batera sortua, eta 15 urteko ibilbidea du kalitate handiko gaztak eta bestelako produktuak egiten.
Aritzek ekoizpena eta dibulgazioa uztartzen ditu, Hamaika Telebistako Geltokia saioan eta ETBko Biba Zuek programan parte hartuz azken bost urteetan, artzaintzaren errealitatea eta landa kultura gizarteari gerturatuz.
Halaber, tokiko erakundeek, landa-garapenerako elkarteek eta INTIAk antolatutako hitzaldietan eta jardunaldietan parte hartu du, Euskal Herriko artzaintza herrikoia zabaltzen eta balorean jartzen lagunduz.
Horrez gain, tokiko erakundeek bultzatutako baliabide naturalen kudeaketa, larre programak eta komunaletako erabilera publikoko sistemetan parte hartzen du.
Kolaboratzailea
